Aurtengo proiektua Billabonako Sacem eraikin industrialean garatuko dugu. Bizitza luzea duen eraikina da eta ondo ulertzeko eraikinaren bolumenen azterketa egingo dugu



4.mailan kostaldean garatu genituen proiektu guztiak. Donostian hasi ginen proiektu txikiak egiten.
Sta Klara irlako faro berriaren proiektua egin genuen
Ondoren Euskal Herriko kostaldea aztertu genuen herriz herri lan taldeka. Talde bakoitzak herri bat aztertu genuen, gure kasuan Elantxobe.
Herriaren morfologiagatik proiektuak garatzeko baldintzak zehatzak ziren, garrantzitsuena irisgarritasunarena izanik. Beraz gure proiektuen helburu garrantzitsuena herritarren irisgarritasuna hobetzea zen.